Ongi etorri liburuen bitakora koaderno honetara!
.
Mesedez, hartu unetxo bat jarraibide hauek irakurtzeko.
.
1.- Bitakora koaderno honen helburuak:
-Irakurketa eta idazketa esperientziak partekatzea, beste eskola eta herrietako irakurleekin.
-Irakurketa sustatzea, batez ere plazerean kokatuta.
-Idazketa proposamen interesgarriak egitea, hizkuntza literarioaz jabetu eta irakurketaz gehiago disfrutatzeko.
2.- Honetarako bide hauek eskaintzen dizkizugu:
- Liburuen aurkezpenak irakurri. Bertan azalpen eta ohar mordoa daude irakurketa eta idazketa proposamenekin.
- Aurretiaz idatzi diren mezuak (post-ak) ezagutu.
- Liburuei buruzko zure mezuak idatzi, edota aurretiaz idatzitakoei erantzun.
- Eskuizkribuak edota irudiak erantsi liburuen mezuetan. Noizean behin plazerezko irakurketari, idatzizko nahiz sormenezko lanak erantsi: Zertarako? Hizkuntza literarioa eraikitzeko, irudimenarekin jolas dibertigarriak bideratzeko eta irakurketa gaitasuna handitzeko. Eskuizkribuak eta marrazkiak nola txertatu:
a) Dokumentua interneten jarri, irudiak kudeatzeko orri batean, Pikasaweb bezalako batean.
b) Irudiaren helbidea kopiatu.
c) Bitakora koadernoan aukeratu duzun liburuari ohar bat egin ohiko bidea jarraituz, eta bertan erantsi irudiarekiko lotura.
d) Ezin baduzu, bidali guri dokumentua “bitakora.koadernoa@gmail.com” helbidera eta guk egingo dugu lana zure partez…
3.- Eta gogoan izan:
Bitakora koadernoa Galtzagorri elkartearen ekimenez sortutako literatur blog-a da. Blog hau irakurleak liburuei buruzko bere hausnarketak plazaratzeko sortu da, beste irakurleekin norbere esperientzia konpartitzeko. Gune hau Haur hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei eta irakasleei begira sortu dugu, baina edonoren ekarpenak onartzen dira.
GARRANTZITSUA: Halabeharrez, gure egiten dugu hirugarren batek eskegitako oharrak edota iruzkinak ezabatzeko eskubidea, desegokiak iruditzen zaizkigun aldioro. Oharrak ez dira zuzenean argitaratzen; bidali ondoren blogaren kudeatzaileak banan bana irakurtzen ditu eta gaiarekin lotura duten aztertzen, eragozpenik ez badago, oharra ikusgarri jartzen da. Era berean, blog honetan ipintzen dena jendaurrean agertzen da eta hirugarren batek irakurri, kopiatu edota erabili dezake. Horren aurrean, egiletza errespetatu dadila eskatzen diogu blog-aren erabiltzaile orori eta bertatik zerbait hartzeko asmoa badu, edozein delarik ere bere helburua, kasuan kasuko egiletza aitortzeko exijitzen diogu eta, ezinbestean, egilearekin harremanetan jartzeko. Ez bazaude ados, ez ezazu blog hau erabili.
